sunbilla. Euskal Selekzioaren aldeko 19. mendi martxa Elizondotik Sunbillara ailegatu zen asteazken arratsaldean. Harrera ofiziala arratsaldeko 8etan egin zitzaien Ramon Latasa plazan. Lehenik eta behin Aitor Ibarrak aurkezpen ttiki bat egin zuen eta ondotik aurreskua dantzatu zieten ibiltariei herriko dantza taldeko Mikel Arrieta Gelbentzu, Irati Arrieta Agirre, Ane Migeltorena Mugika, Izaro Alzuri Arretxea eta Irune Agirre Maritorenak. Ondoren Mendi martxako kideek ere beraien eskertzak eta oroigarriak eman zituzten. Bukatzeko afari eder batez gozatzeko aukera izan zuten Ulibeltzak Elkartean. Ortzegun goizeko 8etan hartu dute Goizuetarako bidea. Argazkia: erran.eus