- Baztango ehiza eta arrantza elkarteak antolatua Baztango txorien eraztuntze jardunaldia burutu behar zen bihar, baina eguraldi iragarpenagatik astebete gibelatzea erabaki dute. Urriaren 3an eginen da eta 9.00etan elkartuko dira Lekarozko Aspaceren aterpetxean. Jardunaldia doakoa izanen da, interesa duen edonor joan ahal izanen da.