Baztan Musika Eskolako ikasleek ikasturte bukaerako kontzertua eskaini zuten astelehen arratsaldean Elizondoko Iriarte pilotalekuan. Kantuan aritzeaz gain, adin guzietako hamarnaka ikaslek musika tresna desberdinak baliatuz kontzertu ederra eskaini zuten harmailak bete beteak zituen Iriarte pilotalekuan. Eguraldi txarra eginagatik, ikus entzuleek kontzertu ederraz gozatzeko aukera izan zuten eta gonbidatu gabeko parte hartzaile bat ere izan zuen kontzertuak, eguraldiarena, trumoi hotsen soinua ere entzun ahal izan baitzen.