Sortu berri den Milotxuri Bizirik plataformak deituta 250 lagun inguru elkartu ziren igande arratsaldean Arizkunen, Aintzialde eta Bergara auzoetan eta Elbeteko Miloan Canteras Acha enpresak egin nahi dituen zundaketen kontra protestatzeko. Duela aste izan zuten enpresaren asmoen berri eta pasa den astean egindako batzarrean arizkundarrek aho batez egitasmoaren kontra zeudela erran zuten. Elbeten, berriz, heldu den igandean 12.00etan eginen dute batzarra gaiari buruz solastatzeko eta Arizkunen egin bezala, galdera bat ere proposatuko diete herritarrei: zundaketak eta harrobia egitearen alde zaude? Bai ala ez erantzun ahal izanen dute elbetearrek.