Astelehen honetan Iruritan, Loizu hiltegiko gibeleko aldean konpost banaketa egin zuen Baztango Udaleko Hondakin Sailak. Auzo konpost guneetan bildutako konposta hartzeko aukera izan zuten bertara hurbildutakoek, baratze edota lorategietan erabili ahal izateko. 2017an hasi zen Baztango Udala konposta banatzen, eta hainbat urtez banaketa egin ondotik, 2020an ezin izan zen egin. Iaz deialdi orokorrik ez zen egin, bakoitza bere aldetik hurbildu zen konposta biltzera, eta aurten berriz ere berreskuratu da egun batean banaketa egiteko hitzordua.