BERA. Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen Beran igandean. Elizondoko lehenbiziko jardunaldian bezala, Berriozar nagusitu zen bi proba konbinatuetan. Aipatzekoa da aurten Berak ez duela talderik plazaratu, baina Berriozarrekin aritu ziren Fernando Etxegarai koxkor biltzen eta Iñigo Lasaga lasterka. Hirugarren jardunaldia Etxalarko bestetan jokatuko da abuztuaren 15ean, 18:00etan. Argazkia: Utzitakoa