baztan-bidasoa. Hondakinen egutegiarekin, urtero bezala, hiruhilabetero zonaldeko dendetan gastatzeko 300euroko erosketa txartela zozketatzen ari dira Baztango Udala, Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitatea eta Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitatea. Aurtengo hirugarren saria Malerrekara joan da eta Elgorriagako Juana Josefa Urrozek eta Javier Vertizek irabazi dute. Argazkian, Juana Josefa Urroz ageri da, Amets Inda Sunbillako alkatearen eskutik saria jasotzen Mankomunitateko egoitzan. Argazkia: utzitakoa