POLÍTICA
El presidente del Athletic responde a Ibarrola por la controversia de la camiseta
Konfiantzaren pedagogiaz solasaldia Beran
bera - Hezkuntza tradizionala alde batera utziz, norberarenganako konfiantza lortzeko lantzen den proiektu pedagogiko berritzailea da Konfiantzaren Pedagogia. Honi buruz gehiago jakiteko, solasaldia eskainiko du Beñat Azurmendik, Ikastolen Elkarteko Haur Hezkuntzako eta prestakuntzako arduradunak azaroaren 7an, asteartean 17.00etan Labiaga ikastolaren Eztegarako egoitzan. Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da.Hitzaldian parte hartu nahi dutenek, gaur dute idazkaritzan izena emateko hondar eguna (948 630 172 / 608 677 446 whatsapp mezua bidaliz edo bera@ikastola.eus-era idatziz). - A.A.A.