SUCESOS
Localizan en Belagua restos óseos de una persona fallecida hace años
Carlos Nuñezen kontzertua abenduaren 17an
etxalar - Bi urte inguru daramatza Itsaso Elizagoien herritarrak Carlos Nuñez Galiziako musikari ezagunarekin kontzertuak eskaintzen. Iaz Espainiako eta Estatu Batuetako bira egin zuten eta aurten abenduan berriro Espainiako bira eginen dute. Granada, Palencia, Ferrol, eta Bartzelonan joko dute eta tartean Etxalarren ere kontzertua eskainiko dute. Abenduaren 17an, 19:30ean eskainiko du emanaldia Andre Mari elizan. Sarrerak dagoeneko salgai daude www.ataquilla.com helbidean eta Elutsan eta Herriko Ostatuan. - A.A.A.