bera - Donostia 2016 egitasmoaren baitan Europa Transit enbaxada ibiltariak 2015ean Txiprera egindako bidaia azaltzen duen Mugaminak, Xuban Intxausti zuzendariaren dokumentala eskainiko dute ortzirale honetan, 19:00etan Beralandetan, Kultura Batzordeak antolatuta. Ondotik, solasaldia eskainiko du bidai honetan parte hartu zuen Amets Arzallus bertsolariak. Sarrera doan izanen da. 1974tik Txipre bitan zatitzen du horma batek eta Arzallusek hango eta hemengo mugaren inguruko haurnasketa egiten du filman. - A.A.A.