Síguenos en redes sociales:

Hizkuntza zapalkuntza ikusgai Beran

Euskal Memoriaren erakusketa Kultur Etxean asteartera arte egonen da

BERA - Euskal Memoria Fundazioak prestatu duen Euskara. Ospeletik eguterara. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria erakusketa ikusgai dago Berako Kultur Etxean. Abenduaren 13an ireki zen eta asteartera bitarte bisita daiteke, 17.00etatik 20.00etara.

Toki Ona Institutuko Guraso Elkarteak, Berako Udalaren eta Berako Kultur Batzordearen lagun-tzaz antolatutako erakusketaren helburua hau da: euskararen kontrako jazarpen iraunkorra agerian utzi, euskaldunek jasandakoa haien ahotan ezagutarazi, eta zapalkuntza horren lekukotasunak biltzen segitzeko bidea jartzea. Hamabost panelek eta lekukotasunak jasotzen dituen 20 minutuko ikus-entzunezko batek osatzen dute erakusketa. Azken mendean izandako ezaugarriak eta utzitako ondorioak agertzen dituzte: konstante historikoa izan dela adierazten duten datuak; agerikoa zein isila; planifikatua; hizkun-tza desagerrarazteko baliatu diren bideak eta nolakotasuna: eskola, debekua, errepresioa eta zigorra, presio ideologikoa. - A. Arotzena