bera - Euskara Mankomunitateak matrikulazio kanpaina abiatu du eta zabalik da otsailaren 15era arte. Euskara mankomunitateak % 100 finantzatzen du ikastaroaren matrikula. Diruz lagunduko dira urtarrilaren 1etik irailaren 30era arte egindako ikastaroen matrikula gastuak. Zatirik handiena ikastaroa hasi aitzin eskuratu nahi izatekotan, eskaerak martxoaren 16a baino lehen aurkeztu behar dira. Gainerakoan, diru laguntza eskaera ikastaroa bukatu ondotik, irailaren 30a baino lehen eginen da.

Horrez gain, matrikulazio kanpainaren baitan, euskara eta interneti buruzko formazio saioa antolatu du mankomunitateak. Interneteko euskal komunitatea ezagutu izenburupean, saioa otsailaren 16an eginen dute Toki-Ona institutuan (17.30); Gorka Julio, garatzailea, irakaslea, hacktibista eta hainbat hedabideetako kolaboratzailea, izanen da emailea. - A.A.A.