Síguenos en redes sociales:

Bortzirietako emakumeen IX. itzulia

Bortzirietako emakumeen IX. itzuliaERRAN.EUS

etxalar. Bortzirietako emakumeen IX. Mendi itzulia egin zen Etxalarren igandean, Emakumearen Egunarekin lotutako ekitaldiak burutzeko. 78 emakume elkartu ziren herri sarrerako aparkalekuan eta Azkura joan ziren eguraldi ederrak lagunduta. Herrira bueltan, plazan elkarretaratzea egin zuten Emakume edo gizon, biak ala biak eskubideen jabe! zioen pankartaren gibelean eta Herriko Ostatuan bazkaldu zuten. Argazkia: erran.eus