Síguenos en redes sociales:

‘Bas(h)oan’ kontzertuan ortziralean Beran

bera - Beñat Achiary, Joseba Irazoki eta Julen Achiary-ren Bas(h)oan diska aurkezteko kontzertua eginen dute ortziralean, 22.0etan Kultur Etxean (sarrera 10 euro). Proposamen bitxia bezain transgresorea dakarte hiru musikari handiok. Herri tradizioa eta garaikidetasuna dira lan honen ezaugarriak. Bakoitzak bere munduan nortasun handiko musikariak izanda, hiruak elkartuta sekulako trasmisio ahala lortzen dute. Robbie Basho (1940-1986) gitar jolearen kantuak garai berrietara modu ederrean bertsionatuta eta egokituta. - A.A.