bera - Erraldoien konpartsak ate irekien jardunaldiak eginen ditu ekainaren 22an eta 29an, jende berria taldera erakartzeko. Taldeak gonbidapena zabaldu nahi die 16 urtetik goitiko herritar guztiei hurrengo bi larunbatetan, Herriko Etxeko plazan 11.00etatik 13.00etara eginen dituzten jardunaldietan parte hartzeko. Han izanen dira ikusgai, dantzatuko dituzte eta bertaratutakoek probatzeko parada izanen dute. Egungo kideek euren urteko funtzionamendua azalduko dute: noiz entsaiatzen duten, zein bestetan dantzatzen duten, eta bertze jakingarriak. - A.A.A.
Lo último |