bera - Presoen eskubideen alde, Nafar Erresumako Kronoeskaladak egiten ari dira. Lizarieta, Otsondo, Izpegi, Ibañeta eta Larrainekn ondotik, azkena, urriaren 19an, larunbatean, Ibardinen izanen da. «Elkartasun eta bizikletaren festa handia izatea espero dugu!», diote antola-tzaileek. “Zergatik, guk txirrindulariok, ez genuke lagunduko ere bake prozesu hau aitzinarazten?Dakigun modurik onenean lagun dezagun, pedalkadaz pedalkada, presoak ahalik eta goizena etxera hurbilduak izan daitezen”. Euskal presoak eta beren askaziak laguntzea du helburu komunean Nafarroako bideekin junta egitea duten lepoetako lasterketak.

Proba, larunbatean 09.00etan abiatuko da Urruña aldetik, Signature enpresako borobilgunetik. Antolatzaileek ibilgailuak Ibardinen 08.30erako uztea eskatu dute eta handik irteerara jaustea bizikletan. Irteeran emanen dituzte dortsalak eta txirrindulariak minutu erdiro abiatuko dira.

Bortz hilabetez 70 txirrindulari mugiarazi dituzte, “euskal presoen sustenguz, batzuk behin bakarrik etorri dira, bertze batzuk bitan, hirutan, lautan eta bertze aunitz bor-tzetan izan dira”. Hasi berriak motibatu dira eta Didier Zago edo Adèle Kerbaol bezalako kirolari handiek parte hartu dute (eta parte hartu duten guztietan irabazi ere egin dute). Finalean, iaz bezala, “Mikel Astarloza txirrindulari ohia, gurekin izanen dugu”. Markel Irizar etortzea ere nahi zuten antolatzaileek, “bainan azkenean ezin izango du”. Aldiz, Adèle Kerbaol, txapelketako erregina, une honetan frogan dago ikusteko talde profesional batek hartzen duen. Gaur beste froga bat egin beharko du eta “horren ondoren larunbatean behar bada esango dizuegu zein talde profesionalera doan. Emakume horrek, Nafar Erresumako Krono Eskaladak egin baino lehen inoiz ez zuen parte hartu bizikleta lasterketa batean. Beraz txapelketa honek, inoiz ez zuen pentsatuko horrelako gauzarik lortuko zuenik eta inondik inora ez zuen helburu horretara iristea espero”. - A.A.A.