bortziriak - Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanen da azaroaren 25a, eta Bortzirietan ere hainbat hitzordu antolatu dituzte. Ekitaldietako ba-tzuk Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu ditu eta bertze batzuk, berriz, Bortzirietako emakume taldeek.

Atzo Beran, Ciberbully filma ikusteko aukera izan zuten Toki Ona institutuko DBH 2. eta 3. mailako ikasleek, jazarpen zibernetikoaren biktima izan den 17 urteko ikasle baten inguruko filma. Azaroaren 25ean ere eskainiko dute filma. Bortzirietako Emakumeek antolatuta, pin txo pote morea egin zuten Erre kalde eta Kataku ostatuetan.

Igandean, Bortzirietako Emakumeek antolatuta, 12.00etan Lesakako zubitik abiatuta oinez edo bizikletaz martxa eginen dute Berara. 12.30ean Berako Agerra auzotik manifestazioa abiatuko da eta 13.00etan ekitaldia eginen dute Herriko Etxeko plazan. Lesakan, indarkeria matxista jasan duten bederatzi andreren lekukotza biltzen duen Volar dokumentala ikusteko aukera izanen da Erabilera Anitzeko Aretoan, 17.00etan.

Azaroaren 25ean, astelehenean, Arantzan, genero indarkeriaren aurka, elkarretara-tzea eginen dute 12.00etan plazan. Beran, Volar dokumentala eskainiko dute Beralandetan, 18.30ean. Berako Toki Ona institutuan, autodefentsa feminista eta maskulinitate berrien inguruko tailerrak eginen dituzte Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleek. Horrez gain, 12.45ean elkarretaratzea eginen dute kiroldegi ondoko patioan. Toki Ona institutuak eta Berako Ricardo Baroja ikastetxeak antolatu dute baina jarduera irekia izanen dela adierazi dute. Etxalarren, 12.30ean eta 18.00etan plazan elkarretaratzeak eginen dituzte. Beran, 20.00etan elkarretaratze argiztatua eginen dute Mukixu zubian, Goldatz Berako Emakume Talde Feministak deituta.

Azaroaren 29an, Beran, Nagore dokumentala eskainiko dute Kultur Etxean, 13.00etan. Asun Casasola Nagore zenaren amak ere ber tan parte hartuko du. Nagore Laffage irundarraren istorioa kontatzen du filmak. 2008ko Iruñeko sanferminetan Jose Diego Yllanesek erail zuen Laffage, 20 urte zituenean. Dokumentalak biktimaren familiakoen zein lagunen testigantzak jasotzen ditu, baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere: fiskala, alde bietako abokatuak eta genero indarkeriaren kontrako kolek tiboetako ordezkariak, ber tzeak bertze.

Arantzan, Te doy mis ojos filma ikusteko aukera izanen da 19.00etan Baskulan. Filmak bikotekidearen aldetik indarkeria jasan duen Pilarren istorioa kontatzen du. Bikotekidea utzi eta, semearekin batera, ahizparen etxean babesa bilatuko du.

Adierazpena Azaroaren 25aren harira, adierazpen instituzionala ahobatez onartu d u Berako Udala. Bertzeak bertze, gizon guztiei helarazten diete gonbita, “hitzetatik benetako konpromisoetara jauzi egin dezaten, keinuetatik aldaketa-mugimendetara, batzuen pribilegioetatik de nontzako, gizon zein emakume, eskubide osoetara”.