BORTZIRIAK - Eguberrietan, familiei kontziliazioa errazteko asmoarekin, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen bidez, 3 eta 12 urte arteko neska-mutikoei zuzendutako haur txoko edo ludoteka zerbitzua eskainiko da Arantzan, Beran, Etxalarren, Igan-tzin eta Lesakan abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra (biak barne). Izen ematea abenduaren 19ra arte egin daiteke, 20 euroko kuota ordainduz. Guttienez hamar pertsonek eman behar dute izena taldea egiteko.

Arantza, Igantzi eta Lesakan abenduaren 24an izanen dute besta eguna eta Etxalarren eta Beran abenduaren 31n. Arantzako eskolan, Etxalarko Eskola ttikian, Igantziko Barazarrean, Lesakako erabilera anitzeko aretoan (Koskontako bidea 7-2) eta Berako Beralandetan eskainiko dute Haur Txokoa, goizez, 10.00etatik 13.00etara.

Izen ematea Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko 948 63 50 36 telefonora deituz edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke abenduaren 19ra bitarte, 20 euroko kuota ordainduta.

Zer da haur txokoa? Haur Txokoa, haurrek beren denbora librean kulturarekin eta harreman afektiboekin jostatzen eta gozatzen ikasteko gune bat da, solidaritatean eta berdintasunean oinarri tzen dena. Bidenabar, zerbitzu honen bitartez, gurasoei aukera bat ematen diete seme-alaben heziketa bateratu ahal izateko euren lanarekin edo denbora librearekin.

Gizarte Zeritzuen Mankomunitatetik adierazi dutenez, Bortzirietako haur txokoak koedukazioan ikasteko eta elkartzeko gune bat izan nahi du, eta bertan parte hartuko dutenak bultzatu nahi ditu, balore solidarioak praktikan jartzeaz gainera, errespetuaren eta elkar laguntzaren garrantziaz gogoeta egitera. - A.A.A.