dalak eta Nafarroako Idazleen Elkarteak antolaturik, literatur ibilbideak eskaini dira uda partean irailera arte gaztelaniaz eta euskaraz, Iruñeak hango ate hemengo idazleengan eta haien liburuetan utzitako aztarna azaltzeko. Ibilbide jakingarriak, zinez, gure hiriaz gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez idatzitako pasarte batzuk oroitarazteko. Ibilbide horietan, ber-tzelakoak ere aipa zitezkeen. Konparazio batera, Juan Beriain utergarrak ele bitako liburuxka batean XVII. mendean idatzitako hura (euskara ekarrita): "Iruñean min-tzatzen den euskara moldean idazten dut, Nafarroako Erresumako hiriburua baita, molde horixe baita euskaraz hitz egiten den eremuko toki gehienetan min-tzatzen dena eta alde guztietan hobekien ulertzen dena". Edota, Lizarraga Elkanokoak Sanferminei buruz euskaraz egindako aipamena. Edo Etxeberri Sarakoak idatzitako hura: "Iruñea euskaldun guztien hiri buruzagia da", alegia. Aipa zitekeen, halaber, Iruñeak Larreko, Manezaundi, Jose Agerre, Alexander Tapia Perurena eta ber-tze idazle sorta batengan XX. mendearen lehen herenean utzitako aztarna. Edota Etxepare lapurtarrak bere "Beribilez" liburuan moldatutako artikulua, 1928an Iruñera egindako bidaia kontatzeko eta hiria deskribatzeko. Edota gure garaira etorrita, hamaika aipamen egin zitezkeen hiriburuak Epaltza, Alonso, Aranbarri, Itxaro Borda, Larrion eta bertze aunitzen liburuetan utzitako arrastoaz. Ikusten da oraindik ere badagoela nori oparitu Bidadorrek 2004an erdaraz ondutako "Materiales para una historia de la literatura vasca en Navarra" liburu mamitsua, behar bezala eguneratua, urte hartatik honat ekarpen baliosak egin baitira esku artean darabilgun gaiaz. Ale kopuru handia plazaratu beharko litzateke, erdal munduko kulturgile, arduradun, irakasle, eragile eta hamaika gehiagori opari-tzeko.