Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa

Diario de Noticiasek 3 sarrera bikoitz zozketatzen ditu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako

Finalistak

Abenduaren 18an jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Iruñeko Nafarroa Arenan. Hitzordua 11:00etan izango da.

Amets Arzallusek eskuratu ditu puntu gehien Bilbon jokatu zen saioan.

EGIN BEHARREKO LANAK

GOIZEAN (11:00-14:30) Ateen irekiera: 9:00.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

ARRATSALDEAN (17:00-20:30) Ateen irekiera: 16:00.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Buruz burukoan
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuan.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.

Ganbarako lana:
Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian. Gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

PARTE HARTU ZOZKETAN

Abenduaren 12tik abenduaren 14ra, eta lortu finalerako sarrerak. Zozketa abenduaren 15ean egingo da.

Top