idelagun baten berri eman zuen Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlari-tzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburuak aurreko astean, Basque District of Culture and Creativity (BDCC) plataformaren sorreraz hitz egitean. Bidelagun izango dute BDCC plataforma kultura eta sormena lehengai duten enpresek negozioaren gainean modu praktikoan eta didaktikoan hausnartzeko, sektorearen gainean orientabidea izateko, laguntza programen gaineko informazioa jasotzeko eta baliatzeko, edo eta aplikazio digitalak erabilgarri izateko, adibidez. Aipatu plataforma honek aholkularitza, orientabidea, eta konexio eta ikasketa berrietarako espazioa izan nahi du. Ekintzailetza sustatuko du, trantsizio digitala arinduko eta jabego intelektualaren gainean babesa eskainiko.

Beharrezkoa bezain txalogarria ekimena. Bazen kulturari eta sormenari bere lekua eskaintzeko tenorea...! Bi dira pozez jaso ditudan ideiak plataforma berri honi erantsiak: batetik, plataforma honek kultur industriaren balio estrategikoa aintzat har- tzea eta sustatzea duela helburu jakitea eta, bestetik, Euskadiko ekonomia indartzeko balioko duela irakurtzea, hau da, Euskadiko ekonomiaren beste zurtoinetako baten maila eman izana (euskal enpleguaren %5,31 suposatzen baitu eta Euskadiko enpresa independenteen %9,8).

Pozarren irakurtzen du baita ere batek, Euskadi mapamundian kokatzeko beste elementu bat gehiago izango dela, hau da, plataforma honek merkatu berrietan agi-tzeko sarbidea eskainiko duela eta Euskadi Europan posizionatuko duela, eta ez nolanahi: kultura erreferentziazko elementu gisa har- tzen duen lurralde gisa baizik. Bisiodun lurralde aurreratu eta aberats gisa. Ekimen hau borobiltzeko, orain, bi gauza behar dira bakarrik: batetik, plataforma indartzea, hau da, sektorea biziberritzea eta motor ekonomiko bezala duen potentzialtasuna ustiatzea; eta, bestetik, sortzaileen talentua sustatzeko eta bidera-tzeko programa ezberdinak eta askotarikoak plataforma honekin lotzea. Sektorea eta sektorerako bidea, biak al biak, profesionalizatzea.