oan den igandean Aita Mari Eguna ospatu zen, Zumaian jaioa baina Donostian baxurako patroi gisa finkatu zen Jose Maria Zubia Ziganda arrantzalearen heriotzaren urteurrenarekin bat eginez. Gipuzkoako itsas-gizonen artean Aita Mari ezizenez ezagutuaz, itsasoko arrisku-egoeran edonori laguntzeko beti prest zeuden bera eta bere ontzia. Haren ausardiak bizitza asko salbatu izan arren, 1866ko urtarrilak 9an ez zuen lortu: beste 9 lagunekin Donostiko portutik atera zen, bat-bateko galerna batek harrapaturik bi txalupa erreskatatzeko asmorekin, Kontxan badiako uretan arrakastarik gabe sartzen saiatzen ari zirenak. Ezin izan zen: naufragoak salbu zeudenean jada, egundoko itsas kolpe batek hondoraino eraman zuen on-tzia. Itota hil ziren denak, bai erreskatatuak bai erreskatatzaileak. Tragedia handia izan arren, Donostian eta Zumaian balentria gogorazten da oraindik. Beraz, ez da harritzeko Salvamento Marítimo Humanitarioeuskal GKE-ren laguntza humanitarioko itsasontzi nagusiak ere Aita Mari izena duela. Eta hor daude berriro, 2022ko lehen misioa prestatzen, nahiz eta kudeatu behar den panorama gero eta ilunago ikustarazi.

Iaz bakarrik, Mediterraneoko migrazio-ibilbidean 1.800 biktima baino gehiago izan dira, ezagutzen ez diren guztiak zenbatu gabe. Bihotzarik gabeko Europa baten begi aurrean, Erromatarren Mare Nostrum-a izugarrizko hobi komuna bihurtu da, nork esango zukeen... Erakunde humanitarioak dira, hain zuzen ere, migratzaileen, behartsuen eta desplazatuen alde bai egiten dutenak, haien duintasuna aldarrikatuz eta bizitzak salbatuz. Eta gure laguntza behar dute horretan jarraitu ahal izateko. Beraz, SMH eta Aita Mari bera ezagutzeko, irekia duten Web orrian sartzea gonbida-tzen zaituztet baita dituzten proiektuak eta egiten ari diren sekulako lana zuen sare sozialeen bidez zabaltzea ere.

Gaur, hondoratze baten hondarrei urrundik begira geratzearen edo itxaropen lerro bat zeruertzean irmo marraztearen arteko ezberdintasuna klik soil batean dago, gure esku. Goazen ba.