Zirrikituetatik begira

Bortxaketak

19.04.2022 | 00:55
Bortxaketak

putinen Ukrainaren aurkako gerra aurrera doa, gaizkoatzen ari da. Ikuspuntu desberdinak kontuan hartuz, izandakoaren argazkia une egokian aterako dute adituek. Dena den, nazioarteko komunitateak hiri birkonkistatuetan zibilek bizi izan zutenaren errealitatea ezagutzen duen heinean –Errusiako armadak edota mertzenarioek erangindako era guztietako ankerkeriak–, ukrainiar emakumeen eta neskatoen bortxaketaren froga ukaezinak gehitu behar dizkiogu orain. Eta hona hemen gu, berriro, aho zabalik, ikarakaturik, hipokritak... ze gerra guztietan sexu-bortxaketa erabiltzen dela ondo dakigun, arma isila, oso eraginkorra eta merkea, biktima, haren familia eta ingurua gogor kolpatzen dituena. Neurri handi batean, eraginkorki eta iraunkorki erabiltzen bada holako krudelkeriaren egileentzako erantzuna oraindik ere zigorgabetasuna delako bait da: gaur egun, ez dago gerra-gatazka bakar bat ere bortxaketara jo-tzen ez duena eta gutxien zigortutako gerra-krimena da. Hau esanda, argi euki behar dugu ez dela fenomeno garaikidea baizik eta gizakien historia osoan zehar erabilitako benetako gerra-taktika bat. Nazio Batuen Erakundeak 2016ean argitaratutako lan ez zehatz batek, soilik XX. mendeko bortxaketa masiboak dokumentatuz, lotsaren X-rekin markatu zituen: Europako puntu desberdinak, I. Mundu Gerran; Txina, 1937ko Nankingo sarraskian eta luzaroz ere, Japoniar armada berak bahitutako 200.000 emakume-esklabo sexualak, ianfu-ak; Filipinak, Mapanique-emakumeen aurkako errepresioa 1944ean; Berlin eror-tzean, 1945ean, soldadu sobietarrek bortxatutako 2 milio emakume; Bosnia, Balkanetako gerran; Armenia, Vietnam, Bangladesh, Ruanda, Peru, Kongo, Sudan, Libia... XXI. mendean jada Irak eta Siria ere.

Ukrainan zenbaterainokoa den oaindik ez badakigu ere, emakumeen eta neskatoen bortxaketa Kremlinek zabaldutako gerra-armategiaren parte dela egiaztatu ahal izan bait da. Krimena ikusezin izateari utzi dio baina desagerraraztetik urrun dago. Eta nik ahula eta samindua sentitzen naiz. Baita gizaki gisa ere.

noticias de noticiasdenavarra