Berriozarko Mendialdea II eskolak hainbat urte daramatza hezkuntza emozionala eskolaren hezkuntza-proiektuaren funtsezko lan-ardatz gisa har-tzen. Ibilbide horretan, LAGUNTZA programan eskola pilotu gisa parte hartu izana 3 ikasturteetan aipa di-tzakegu, ikasgeletan tratu onak eta hezkuntza emozionalaren garapena sustatuz, indarkeriazko jokabideak saihesteko helburuarekin.

Esparru horren baitan, ikasleen zein ikastetxeko langileen ongizate emozionala sustatzeko espazioak sortzeko beharra antzeman zen, ongizate emozionaletik ikasteko espazioak.

Hori dela eta María José Llorente Wattenbergen arteterapeutarekin lankidetzan, SENTIGUNE proiektua abian jartzea erabaki zen. Ikasleen eta ikastetxean lan egiten dutenen ongizatea erraztuko duten espazioak sortzea da helburua, sormen emozionalaren garapena indartuz. Bertan artearekiko eta edertasunarekiko kontaktua, babeslekua, jolasteko lekua,, amets egiteko lekua, sortzeko lekua, konektatzeko lekuak lehenesten dira esku-hartze artistikotik abiatuta. “Haurrek artearekin harremana dutenean, onurak askotarikoak dira. Honek ez du esan nahi haurrak artista, abeslari edo dantzari bihur-tzen direnik, baizik eta sentiberatasunez jokatzeko eta pertsona gisa hazteko aukera ematen dieten hainbat jarduera esperimentatzen dituztela.”

Arteterapeutaren laguntzarekin eskolako espazio fisiko bat eraldatzen hasi ginen. Eskola-komunitateak parte hartu zuen materiala ekarriz, superbirziklatzearen ideiatik abiatuz eta adin desberdinen arteko lankidetza eta topaketa bultzatuz ikasleek espazioa sortzen lagundu zuten.

SENTIGUNE espazioan hiru zonalde bereizten dira, hiru zuhaitz ezberdinen inguruan. Zuhaitz bakoitzean lanketa espezifiko bat proposatzen da. Batean “izendatzea”, bertan kontzeptu emozionalak izendatzeko eta identifikatzeko aukera ematen da. Bigarrenean “esplorazioa” bultzatzen da, jolasaren bitartez, gure barneko galaxia esploratzeko aukera ematen da. Hirugarren zuhaitzaren inguruan, adierazpen teknika ezberdinak erabiliz, “integrazioa” ahalbidetzen da.

Irakasleekin saio teoriko praktikoen bitartez espazioan esku hartzeko baliabideak eta proposamenak landu dira, ikasleekin zuzenean praktikan jarri ahal izateko bai geletan bai Sentigune espazioan.

Ikasturtean zehar disziplina ezberdinetako artisten parte hartzea aurreikusten da. Aste hauetan adibidez ilustratzailea den Liébana Goñiren tailerrak burutu dira, ikasleek Teknika lehorra eta Collage-aren bitartez “gure leihoa eta bertatik harantz gertatzen ari den istorioa edo paisaia” sortuz.

Sentigune proiektuak, artea eta jolasaren esperimentazioa oinarri hartuta, Mendialdea II eskolako ikasleen eta irakasleen autoezagutzan eta sormen emozionalaren garapenean lagunduko digulakoan gaude.