Ate joka dago jada Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 46. edizioa. Urriaren 7an abiatuko da Nafarroako lur berdeak, horiak eta gorriak zeharkatuko dituen bertso lehia. Iruritan jokatuko da lehenengo final-laurdena eta, behin abiatuta, bertso-lehiak ez du atsedenik hartuko Iruñeko Anaitasuna kiroldegian abenduaren 2an ospatuko den final handira iritsi arte. Aurre-kanporaketen langa gailendu ondoren, 24 bertsolari arituko dira txapelketaren edizio honetan.

Nafarroako Bertsozale Elkartetik argitu moduan, guztira zortzi saio izango ditu txapelketak, Nafarroako beste horrenbeste udalerritan. Izan ere, “elkarteak bere egitasmoa eta bertsolaritza Nafarroako lurralde osora hedatzeko apustuan urrats berri bat eman du aurtengo txapelketarekin”. Iruritako final-laurdenaz gain, beste hiru ospatuko dira: Vianan (txapelketaren historian lehenengo aldiz), Uharten eta Agoi-tzen.

Fase honetatik 18 bertsolari igaroko dira hurrengora, hain zuzen Altsasun, Agoitzen eta Lesakan ospatuko diren finalerdietara. Hor eskuratu ahal izango dute final handirako pasea zortzi bertsolarik. Azkeneko edizioetan baezala, Iruñeko Anaitasunak hartuko du azken saioa, abenduaren 2an, larunbatez. Zortzi finalisten artean, saioan zehar puntuaziorik altuena lorzen duten bi bertsolariek buruz burukoa jokatuko dute eta hor erabakiko da 2023ko txapelduna.

Saioa Alkaiza da Nafarroako egungo txapelduna. Iñaki Porto

“Parte hartzaileei dagokienez, ani-tza da ordezkaritza”, aitortu dute antolatzaileek. Izan ere, lau bertsolari lehenegoz arituko dira txapelketan: Beñat Astiz, Bittori Elizalde, Eki Maetorena eta Fernando Ziganda. Halaber, aspaldiko aurpegi ezagunak ere ikusiko dira eszenatokian, baita dagoeneko noizbait txapela jantzi izan dutenak ere: Julio Soto, Xabier Silveira, Julen Zelaieta eta egungo txapeldun Saioa Alkaiza.

Bertsolariekin batera, epaileek, gai-jartzaileek, antolatzaileek eta haamrnaka laguntzailek eginen dute posible egitasmoa.

Nafar bertsogintza, osasuntsu

Nafarroako bertsolaritza “une gozoan dela” dator 46. edizio hau, Ander Perez Nafarroako Bertsozale Elkarteko kideak azpimarratu bezala. “2021eko edizioan, Anaitasunako finala inoiz baino jende-tsuena izan zen. Eta azken Bertsolari Txapelketa Nagusian ere toki nabarmena izan du Nafarroan, bai, zer esanik ez, Iruñeak jaso zuelako final handia, baina baita ere nafar bertsolariek txapelketa osoan zehar edukitako paperagatik”.

Halaber, guzti hori “urte guztian zehar egiten den lan isilaren fruitu” dela ere onartu du Perezek, eta bertsolaritza transmititzeko hezkuntzaren alorrean egindako lan eskergaren ondorio zuzena”.

Nafarroako Bertsolari Txapelketak “ekarpen mamitsua egingo dio euskarari eta euskal kulturari, Nafaroako hainbat eskualde eta bazterretara hedatuz”. Ez hori bakarrik, izan ere, antolatzaileek adierazi bezala, euskal kulturaz gozatzeko topaleku ere izan nahi du, “bertsolaritzaren eta oro har euskarazko kultur sorkuntzaren bueltan dabiltzan eragile eta norbanako guztientzako elkargune” izango baita.

Final-laurdenak

l Urriak 7. Iruritako Gizarte Bilgunean, 17:30ean. Saioa Alkaiza Guallar, Eneko Fernandez Maritxalar, Sarai Robles Vitas, Idoia Granizo Uribarrena, Ekain Alegre Gil eta Egoitz Gorosterrazu Elizagoien. Gai-jartzailea: Maialen Belarra Eneterreaga.

l Urriak 14. Vianako Kultur Etxean, 17:30ean. Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, ekhiñe Zapiain Arlegi, Patxi Castillo Graciarena, Urko Gartzia Aleman eta Aitor Irastortza Arrizubieta. Gai-jartzailea: Zigor Gar-tzia Arregi ‘Zian’.

l Urriak 15. Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, 17:30ean. Joanes Illarregi Marzol, Xabier Silveira Etxeberria, Mikel Lasarte Cia, Julen Zelaieta Iriarte, Beñat Astiz Isasi eta Eki Mateorena Zozaia. Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea Agirre.

l Urriak 21. Leitzako Herri Aretoan, 17:30ean. Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Altzuri, Bittori Elizalde Soto, Endika Legarra Nuin, Saats Karasatorre Martinez eta Fernando Ziganda Urdanpilleta. Gai-jartzailea: Ander Aranburu Arriola.

Final-laurdenak

l Azaroak 4. Altsasuko Iortia Kulturgunean, 17:30ean. Iruritako saioko irabazlea eta puntuazioz sailkatuak. Gai-jartzailea: Zigor Gartzia Arregi, ‘Zian’.

l Azaroak 11. Agoitzeko Kultur Etxean, 17:30ean. Vianako saioko irabazlea eta puntuazioz sailkatuak. Gai-jartzailea: Maialen Belarra Eneterreaga.

l Azaroak 19. Lesakako Kultur Etxean, 17:30ean Uharteko eta Leitzako saioetako irabazleak eta puntuazioz sailkatuak. Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo Ferrero.

Finala

l Abenduak 2. Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 17:00etan. Finalaurrekoetako irabazleak eta puntuazioz sailkatuak. Gai-jartzaileak: Ainhoa Larretxea Agirre eta Ander Aranburu Arriola.

Xehetasunak

l Epaileak. Aimar Sagastibeltza, Amaia Caballero, Cesar Etxeberria, Iñigo Ibarra, Joseba Beltza, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena.

l Gai-jartzaileak. Ainhoa Iriarte, Ainhoa Larretxea, Alaitz Rekondo, Ander Aranburu, Elisa Almandoz, Irati Agesta, Izaskun Aleman, Kizkitza Mujika, Maialen Belarra, Miel Mari Elosegi ‘Luze’ eta Zigor Gartzia ‘Zian’.

l Gai-jartzaileak. Sarera guztiak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Saioen egunean bertan ere leihatilan jarriko dira salgai, aurretik agortu ez badira.