Pazientzi garaiak Jose Maria Aznarri entzutea Espainiaren berehalako desegiteaz eta garai guztiz dramatikoez: Espainia disolbatzen ari azukre-koxkor gisa, bat eta bakarra den sakro-santua hustubidetik omen entzutea. Egin dezagun memoria arintxoa, 2004 gogoan hain zuzen: Jose Mariak Espainiaren etorkizuna Nafarroako hauteskundeen emaitzaren araberakoa aurreikusi zuen (Geroa Bai). Gaurkoan ostera Espainiaren disoluzioa omen gehien iragarritako izua. Neuk, 20 urte barru, 90 urterekin mundu honetan jarraitzea espero dudan horretan, agian, Espainiako eskuin makurretik gauza bera entzuten jarraituko dudalakoan nago. Jose Maria. Ez ahaztu, lasai asko, Jose Mariak “Askapenerako Euskal Mugimenduaz” hitz egin zuen, ETArekin negoziatu, inguruko espetxeetara ehunka preso hurbildu, “Pujol enano habla castellano”-tik intimitatean katalanez hitz egitera pasa zen ziztu bizian aurpegiko muskulurik mugitu gabe. Pujolekin gobernu zibil eta gobernadoreak ezabatzea hitzartu eta trafikoko eskumenak Kataluniako “Eskuadrako Mosso”en esku utzi zituen. Eta Espainiako eskuin mediatikoa isildu egin zen, erabat, ez zuen hitz motelenik bota: Espaina ez zegoen arriskuan: normala zen. Betiko eskuina: arriskurik ez, lotua, etxean omen. Kontrolaturik. Aurpegi eta azal gogor, globo, drama eta komedia gutxiago please. Eta diot, Espainia gaixoa behe-pleistozenoko guztiz prehistoriko eskuin kalamitoso honekin. Oraingoan Jose Mariak matxinadarako deia egin du: kalera guztiak Sanchezen eta amnistiaren aurka. Noiz: irailaren 24an, igandean beraz, 48 ordu barru hain zuzen. Gotzain santuen gisa. Hau gurutzea alajaina. Jose Maria bera da, Azoresen oinak mahai gainean eta Texaseko gaztelera imitatzen hitz egiten gezurra esan zuena. Tranpati Iraki buruz. Madrileko irailaren 11 atentatu tragikoan maltzurki ETAk burututakoa errepikatuz. PPn benetan agintzen duen malapartatua da, Feijooren nagusia. Harroa. Gaurkoan duintasunaz ari. Eskrupulurik ez. Gihartsua omen. Aiton nafar abertzaleak zer iritzi zukeen bilobaz?