Zeintzuk dira Nafarroako gazteek euskararekin lotuta dituzte bizipenak? Euskaraz hitz egitea identitate edo nortasun batekin lotzen dute? Badago hizkuntzarekiko kon-tzientzia argi bat? Gai hauen bueltan aritu dira Unai Arana aktorea, Yasmine Khris kazetaria, Aritz Santamaria Topaguneko kidea eta Haizea Zamora kirolaria, DIARIO DE NOTICIAS-ek Euskarabidearen laguntzarekin antolatutako eta Ibai Fernández kazetariak gidatutako Euskara eta gazteria mahai-inguruan, Euskarabideko zuzendari Jabi Arakamarekin batera.

Euskararen Egunaren aitzakian izandako solasaldian, lau gazteek euren ikuspegia emateko parada izan dute, Nafarroako Gobernuak martxoan argitaratu zuen VII. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera ertz asko dituen errealitate baten inguruan: euskararen bizipena, gazteen aldetik. Inkestak aditzera eman bezala, gaur egun 134.618 herritarrek dakite euskaraz hitz egiten edo ulertzen dute, Nafarroan; biztanleriaren %24,7k. Puntu eta erdi egin du gora zenbatekoak, 2016ko inkestatik. Hogei urte atzera eginez gero, berriz, ia zortzi puntutan handitu da. Euskaldun osoen eta euskaldun hartzaileen arteko aldea handitzen ari da, gainera. 76.784 dira euskaldunak (%14,1) eta 57.834 hartzaileak (%10,6).

Yasmine khris Kazetaria: “Sare bat eskaintzeaz gain, bizitza ulertzeko modu bat eman dit niri euskarak”

Adinen arabera, 16 eta 24 urte arteko tartean daude euskaldun gehien. Gazteen %28 da euskalduna (goranzkoa da joera azken inkesten arabera) eta %12 euskaldun hartzailea. Inkestak alde horretatik ematen dituen emaitzak positiboak bezala baloratu daiezke, baina kontua aldatu egiten da euskarari jarrerari erreparatuz gero. Izan ere, hizkuntzarekiko aurkakotasun tasarik altuena gazteen artean dago. Euskarabideako zuzendariaren iri-tziz, “egoera batzuetan aurrera egin dugu eta beste batzuetan ez aurrera ez atzera gelditu gara”. Erabilerari dagokionez “geldialdi momentu batean” gaudela azpimarra-tzen duen arren, euskararekiko jarreran “antzeko” egoera dela dio Arakamak. “Badakigu hobetzeko asko dagoela, baina egoera orokorra, duela hamar edo hogei urtekoarekin alderatuz, hobetu dela esan dezakegu”.

Zein da, baina, euskarak gazteei eskaintzen dizkien aukerak? Zein ate zabaltzen dizkie? Khrisek argi du eran-tzuna: “Niri, bizitza aldatu dit euskarak”. Marseillan, Fran-tzian, sortutakoa, duela bi urte hasi zen Khris euskara ikasten, gaur egun menperatzen duen hizkuntza: “Hasieran, euskarak sare bat eskaintzen zidala erantzungo nion galdera horri. Baina orain, denbora asko igaro ez bada ere, esanen nuke sareaz gain bizimodu bat ere eskaini didala. Topikoa izan daiteke, baina benetan uste dut beste modu batez bizitzen dela euskara jakinda, are gehiago kontutan hartuta euskaldunok bi hizkuntzak menperatuko ditugula”.

Unai Arana Aktorea: “Fikzioaren arloan apustu sendo bat egin behar da euskarazko ekoizpenen alde”

Arakama ados agertu da Khrisen iritziarekin ere: “Sozializazioarena ate garrantzitsu bat da, baina ez bakarra. Euskara jakiteak ateak irekitzen dizkio kultura anitz eta oparo batetaz gozatu ahal izateari”. Bere azalean bizitako egoera ere bada euskara helduaroan ikastearena, izan ere, berak 20 urte zituela ekin zion euskara ikasteari: “Kanpotik, askotan, ez da ikusten ikasten hasten zarenean ikusten duzuna”.

Kirolaren arloan euskara hitz egitea “zailagoa” dela dio Zamorak. “Kiroletan, maiz, taldetan aritzen gara, eta nahikoa da bakar batek euskaraz ez hitz egiteak denak gaztelerara jotzeko”. Hala ere, azken urteotan gero eta haur gehiago ikusten ditu bere inguruan euskaraz hitz egiten, ezagutzak haurren artean gora egin duenaren seinale.

Iruñean, hala ere, egoera ezin dela beste lekuekin alderatu gaineratu du Unai Arana aktoreak. Berarentzat, faktore horretaz gain, adinaren kontua ere erabakigarria da hizkuntzaren hautu kontzientea egiterakoan. “Gure koadrilan, adibidez, adinean gora egin ahala izan gara euskararen erabileraren garrantziaz kontzienteago”. Kontzientziazioak, izan ere, “garrantzi nabarmena dauka”, Euskarabideako zuzendariaren aburuz. Alde horretatik, duela hamarkada batzuk, batez ere Frankismo ondorengo garaian, euskararen biziberritzearen mugimendu indartsu bat egon zen, diktaduraren astinaldia jasan zuen euskara ahuldu bat babesteko gizarte mugimendu bat. “Arrisku argi bat ikusten zen eta jendea kalera ateratzen zen gehiago”. Hala, alde horretatik eta “egoerak hobera egin duen heinean”, mugimendu soziala ere murriztu dela iritzi dio. Euskaraz hitz egitea, izan ere, “konpromiso politiko bat” dela ere gehitu du aktore gazteak.

Haizea Zamora Kirolaria: “Kiroletan, aski da taldean batek euskaraz ez jakitea denak gazteleraz aritzeko”

Nafarroan, D ereduak eskaintzen duen murgiltze eredua da gazte askorentzat euskararekiko lehenengo sarbidea. Gaur egun, datuek geldialdi egoera bat islatzen dute hezkuntza ereduari dagokionez. Nafarroan, ikasleen %25a dago D ereduan matrikulatuta, eta azken urteotan ehuneko hori ez da asko aldatu: ez doa okerrea baina ezta hobera ere. Euskararen Legeak zerikusi zuzena du horretan. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, banaketa oso argia da Nafarroako hiru eremuetan: eremu euskaldunean ikasleen %88 ari dira euskarazko ereduan ikasten; eremu mixtoan (nafar hiriburua barne), %29; eta eremu ez euskalduna deiturikoan, %5. Azken honetan, %61,7 dira G ereduan ikasten dutenak, hau da, euskararekin inolako harremanik ez dutenak.

Datuak datu, euskararen ezagutzaren eta hizkuntzaren erabileraren artean tartea sumatzen dela azpimarratu du Santamariak. Kazetariak azaldu moduan, bere lagunartean denek D ereduan ikasi arren, eskolatik kanpo euskaraz aritzeko zailtasunak dituztela atzematen du: “Oraindik ere segurtasun falta bat badaukagu euskaraz aritzeko, hanka sartzeko beldur moduko bat. Hori gainditu behar dugula uste dut, hizkuntza bat horrela ikasten delako, konplexuak kendu behar ditugu, euskararen alde beste pausotxo bat emateko”.

Jabi Arakama e Ibai Fernández en el Encuentro DNN "El euskera y la juventud" Javier Bergasa

Euskararen presentzia sektore desberdinetan bermatzea, gakoa

Euskaraz egin ahal izateko, euskaraz aritzeko espazioak edonon egotea ezinbestekoa dela ukaezina da. Kirolean naiz kulturan, kalean, etxean, lanean zein eskolan. Nola bermatu, aldiz, euskararen arnasgune horiek? Zamoraren iritziz, adibidez, kirolaren sektorean oso zaila da euskaraz aritzeko espazioak bermatzea, federazioetan euskaldun gutxi dagoen heinean.

Euskarabideako zuzendariak Nafarroako Gobernuaren helburuetako bat sektore desberdinak, erakunde publikoetatik hasi eta publikoak ez diren beste instituzioetaraino, gutxinaka euskalduntzen joatea da. “Lehenik eta behin, gure erakunde guztietan euskarazko harrera berma-tzeko Hizkuntza Planak egiten ari gara. Gutxinaka, hau ez baita egun batetik bestera lortzen, bere denbora behar du, lortuko dugu euskarazko harreta bermatzea”. Hortik harago, gazteekin harreman zuzena duten bestelako erakundeekin elkarlanean aritu eta euskara sustatzeko asmoa dagoela ere dio Euskarabideako zuzendariak.

Aritz Santamaria Topaguneako kidea: “D ereduan ikasi arren, gazte askori kosta egiten zaio euskaraz kalean aritzea”

Bide beretik baina urrats bat aurrerago jotzen du Khrisek, bere aldetik. Euskarazko kultur programazioaren susta-tzaile eta eragile den Laba elkarteko kide, euskara hutsean bizi nahi duen jendearentzako espazioak ere beharrezkoak direla azpimarratu du, elebitasunaren langa gailenduko dutenak. “Laban hori da gure apustu tinkoa hasieratik, eta hori ere bermatu beharra dago. Nire inguruan hori gertatzen da, ekosistema hori existitzen da eta zabaldu beharko litzateke”.

Euskararen erabilera kalean sustatzeaz gain, pantailaren beste aldera eramatea ere “ezinbestekotzat” jo-tzen dute lau gazteek. Aranaren iritziz, apustu sendo bat egin beharko litzateke euskarazko fikzioak sortzearen alde: “Orain hor daukagu Primeran plataforma eta ongi dago, Itxaso telesaila atera da ere, eta haurrentzat eduki gehiago dauden arren gazteak erakarriko dituzten fikzioak behar dira”. Gazteak euskaraz aritzeko, euskararen sarea ahal bezain zabala izatea, azken finean.

Datos

Según la VII Encuesta Sociolingüística realizada por Euskarabidea, el 14,1% de los navarros y navarras de 16 y más años es vascohablante (habla bien euskera) y el 10,6% vascohablante receptor (sabe algo de euskera, aunque no llegue a hablarlo bien).

Así pues, una de cada cuatro personas residentes en Navarra sabe, bien o algo, euskera. Por edades, los porcentajes más elevados de conocimiento del euskera corresponden a la juventud, con un 28% de vascohablantes y un 12,2% de vascohablantes receptores. Estos porcentajes varían sustancialmente en función de las comarcas de Navarra: en la zona vascófona el 62,3% de la población y el 85,9% de la juventud es vascohablante. .

Datuak

Euskalgintzaren Kontseiluak aditzera eman bezala, Nafarroan iaz derrigorrezko hezkuntzan eskolaratuta zeuden ikasleen %63 G ereduan ari ziren; hau da, euskararik ez zegoen haien ikas programetan. %24 ziren D ereduan ari zirenak eta %13 A ereduan (euskara ikasgai huts zutela). Haur Hezkuntzan %51,34 ziren G ereduan ari zirenak, %28,45 D eredukoak eta %20 pasatxo A eredukoak. Aurten eskolan hasi direnen matrikulek ere iazko Haur Hezkuntzako datuek isla-tzen dutena errepikatzen dute: %30era hurbilduko da D ereduko matrikulazioa, %18 inguruan kokatuko da A eredukoa, eta, horrenbestez, %52 G ereduan eskolaratuko da, hau da, euskara erabat ezabatuta daukan ereduan.