Parte-hartzaileak. DBH1-4 bitarteko ikasleak eta irakasleak, Imanol Janices, Irantzu Zabalza eta Nerea Martinez.

Irailak 27. Baionan: 14:00etan ikastetxeentzat eta 19:30ean irekia, Scenne Nationale aretoan.

Urriak 11. Tuteran, 11.00etan ikastetxeentzat eta 19.00etan irekia, Gaztanbide antzokian. Sarreran antzokiko webgunean salgai.

Urriak 19. Donostian: 18.00etan, guztiontzako irekia Kursaalean. Sarrerak Kursaaleko webgunean salgai.

ASKE! ikuskizun musikala sortu eta estreinatu genuen aurreko ikasturteko udaberrian. Barañaingo eta Iruñeako An-tzokietan ikusteko aukera eskaini zen eta oraingoan, udazkenean, beste hiru emanaldi emango dituzte Jaso Ikastolako DBHko neska-mutilek.

Lehenengoa Baionan, irailaren 27an, eta hurrengoak Tuteran (Gaztenbide Antzokian) urriaren 11n eta Donostian (Kursaalean) urriaren 19an hurrenez hurren.

Aurtengo musikalak genero berdintasuna eta sexu aniztasuna lantzen ditu. Abestiek, musikak, dantzak eta akrobaziek osatzen dute musikala.

Zazpigarren musikala da eta egun gizartearen gai desberdinak lantzeaz gain, helburu nagusi bat du musikalak; euskara sustatzea.

Horretarako Jaso Ikastolako DBHko berrogeita hamar ikasle eta ikastolako hiru irakasle aritzen dira lan orduz kanpo (jolas garaietan eta arratsaldeetan) ikuskizuna prestatzen eta antolatzen (gidoia, atrezzoa...). Horrelako ikuskizun batek eskatzen duen esfortzua borondatezkoa da eta zorionez, musikalean aritzen diren neska-mutilen gurasoen laguntza ere izaten dugu ikuskizunaren montaia egiteko, arropak josteko, garraiatzeko...horiei esker ere ateratzen da musikala.

Dagoeneko osatu da hurrengo ikukizunean lanean arituko den lan taldea. Kontuan izan behar dugu DBHko ikasleek hartzen dutela parte eta horietako batzuek dagoeneko ikastola amaitu dute, beraz, urteko hu-tsune batzuk bete behar izaten ditugu baina arrobi faltarik ez dugu. Talde berria martxan dugu hurrengo gidoia prestatzen eta bukatu bezain laster hasiko dira berriro entseguak.