- Nafarroako Ikastolen Elkarteak, GAIA Clusterrak, Kanaldudek eta Azaroa Filmsek, Euroeskualdearen laguntzarekin, Txac Planet izeneko transmedia metodoa jarri dute martxan. Atzo Iruñean eskainitako aurkezpenean erakunde hauetako ordezkariek azaldu zuten moduan, “metodo horren helburua da pentsamendu konputazionalaren logika eta teknologia informatikoaren alfabetizazioa kolektibo horretara hurbiltzea”.

Proiektu honen bitartez doako eduki batzuk jarriko dira haurren eta, oro har, publikoaren eskura, programazioaren hizkuntzari lotutako ezagutzak bereganatu eta pentsamendu konputazionala garatu ahal izateko, arazoak konponduz eta prozesuak sortuz.

Dagoeneko bederatzi ikastolatan ezarri da programa eta 600 ikasle inguruk erabili dezakete, hiru lurralde hartzen dituen lankidetza-esparru baten barruan (Euskal Autonomi Erkidegoa, Akitania Berria eta Nafarroa). “Programa honen helburua da gazteen artean programazio-hizkuntzaren ezagutza sustatzea eta programaren funtzionamenduari buruzko informazioa lortzea, hobekuntzak eginez”.

Kanalduderen eskutik, ikus-en-tzunezko 30 kapitulu eskaintzen dira bertan. Bestalde, hainbat ariketa eta tutorialeko plataforma telematiko batek erantzuten diete haurrei, ikasteko eta sortzeko ingurune ludiko batean. “Txac Planet seriea Toolbox.Academy plataforman oinarrituta dago”, azaldu dute. “Telebista-serieak berak aurkezten dituen kontzeptuen inguruan lan egiteko hainbat ataza ebazteko aukera ematen duen programazio-ingurunea da. Bi produktuak konbinatuta, haurrek “gaitasun konputazionalak eskuratzea bultzatzen eta aberasten” laguntzen dela adi-tzera eman dute proiektuaren arduradunek. “Horretarako, lehenik eta behin, seriea ikusten da, eta, ondoren, plataformarekin praktikatzen da, doakoa eta Internetera konektatutako edozein gailutatik eskura daitekeena”. Euskarazko bertsioan dago, eta, lankidetza horri esker, plataformak NIEko ikastolen ekarpenak jasotzen ditu bertsio berrirako.

Marta Macho Stadlerek, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Saileko matematikariak eta Kultura Zientifikoko Katedrako Emakumeak eta Zientzia espazio digitalaren editoreak adierazi duenez, “Txac Planet proiektu ederra da adin guztietako neska-mutilek programatzen ikasteko. Uste dut garrantzitsua dela haurrek erabiltzen duten edozein tresnaren atzean zientzia eta teknologia daudela jakitea. Proiektu honen bidez, erabiltzaile pasibo hutsak izatetik gauzak zergatik funtzionatzen duten ulertzera pasatzen dira”.

Nafarroako Ikastolen Elkartearen esperientzia. Atzo ospatutako aurkezpen ekitaldian, Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari Josu Reparazek erakundeak nazioarteko proiektu desberdinetan duen esperien-tzia nabarmendu zuen, bere ibilbidea izaera kooperatiboan sustraituz: “Nafarroako Ikastolen Elkarteak esperientzia luzea du Europa mailako proiektu ezberdinen kudeaketan, zenbaitetan lider moduan eta beste batzuetan bazkide moduan, guztietan gure egiteko nagusiarekin lotuta; hau da, hezkuntza berrikun-tzekin. Gure izaera kooperatiboarekin koherentzian Nafarroako Ikastolok Euroeskualdearen mugaz gaindiko lankidetza eta kooperazio bokazioa parteka-tzen dugu, Akitania-Berria Euskadi eta Nafarroako lurraldeek beraien garapenerako funtsezkoak diren proiektu estrategikoen garapenean”.

“Proiektu ederra da adin guztietako neska-mutilek programatzen ikasi dezaten”

Matematikaria