other words. Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzak Bart Kingma frisiarraren Hizkuntza txikitu baten arrakasta dokumentalaren emanaldia hartu zuen atzo arratsaldean. Proiekzioa Other Words programaren baitan koka-tzen da, 2016. urtean abiatutako egitasmoa. Lau urteren ondoren, proiektuaren ibilbidea osatzear dagoela, beste bi hitzordu antolatu dituzte datozen egunotarako. Bihar, 34 idazlan jasotzen dituen antologia aurkeztuko dute eta hilaren 26an orain arteko egonaldien berri emango dute parte hartu duten euskal idazleek. Argazkia: Gorka Estrada