DONEZTEBE. 450 lagun hurbildu ziren Doneztebeko kiroldegira larunbatean, Emakumearen Egunaren harira Saray Nafarroako Bularreko Minbiziaren Elkartearekin elkartasun Zunba maratoian, norberak bere alea jarriz. Saray elkartekoek 1.400 euro bildu zituzten sarrerekin, eta udalak ere 150 euroko ekarpena egin zuen. Argazkia: Utzitakoa