bera. Goldatz Emakume Feministak Taldeak antolatu duen Aste Morea programaren baitan, larunbata izan zuten egun handiena. Lehenik, bertso bazkaria izan zuten Zalain jatetxean Onintza Enbeita eta Nerea Elustondorekin. Ondotik, triki-poteoan ibili ziren ostatuetan. Pintxo-pote morea, zoru pelbikoari buruzko tailerra, martxoaren 8an kontzentrazio zaratatsua eta Susanaren iraultza antzezlana ere izan dute Aste Morean.