SUCESOS
El hombre asesinado de una cuchillada en Etxabakoitz Norte es vecino de Barañáin
‘Usoak sarean’ erakusketa prest dute Etxalarren
ETXALAR - Atzo arratsaldean bideo proiekzio eta solasaldi batekin egin zen aurkezpenaren ondotik, Usoak sarean erakusketa bisitatzeko aukera izanen da martxoaren 21etik 28ra, goizeko 11etatik 13.00etara eta arratsaldeko 5etatik 7etara Etxalarko Kultur Etxean. Bertan usazaleen azalpenak entzuteko au -kera izanen da, Pirinioetako sarezko uso harrapaketa tradizionalaren berri izateko. Heldu den arunbaterako, martxoaren 26rako bi ekitaldi aurreikusita daude, batetik goizeko 11etako bisita gidatua Usategietako aparkalekutik (3 euro) eta bertzetik arratsaldeko 5etan paleta egite erakustaldia kultur etxeko atarian. Erakusketan materiala salgai ere egonen da. - A.A.A.