Síguenos en redes sociales:

Gazte Eguna prestatzen hasiak dira Lesakan

Bazkarirako txartelak hartzeko epea asteazkenean bukatuko da

LESAKA - Lesakako Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du apirilaren 2rako eta horretarako egitarau zabala prestatu dute. Larunbat goizean gosaria, diana Gaztetxeko Buru-haundi eta erraldoiekin Lesakako Gaiteroen la guntzaz eta zirko tailerra Plazan. 12.00etan Anoetako Gaztetxekoei eta Debagoienako Bertso eskolakoei ongi etorria eskainiko zaie. 12.30 Sormen sukaldaritza lehiaketa. Sukaldatzen ez dutenak poteoan joanen dira Lesaka eta Debagoienako ber-tsolariekin. 14.00etan bazkari autogestionatua 5 eurotan edo Buruztanka Menua. Bi kasutan ogia, edaria, postrea eta kopa kenduta, bertze guztia norberak ekarri beharko luke. Arrano ostatuan apuntatzeko azken eguna asteazkena da. 17.00etan Gazte Jokuak. 19.00 Elektropoteoa TTek elek-trotxarangarekin. 23.00 Iseoren kontzertua. Ondotik Dj Loro. Kontzertuak ostatu ezberdinetan izanen dira. - A.A.A.