Memoria eta antzerkia hasiko dira lantzen Beran
Oroimen tailerrak hilaren 2 eta 16an eta antzerki tailerra 9an Beralandetan
bera - Euskara eta Kultura Batzordeek, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera, an-tzezlan herrikoi bat sor-tzea proposatu dute. An-tzezlanak, duela 80 urteko II. Errepublikaren suntsiketa abiapuntutzat hartuta, gaur arteko historia aztertuko du.
Sormen prozesua herrikoia izanen da eta bi etapatan garatuko da. 2016an zehar prestakuntza garaia izanen litzateke edo 2017ko udaberrian herri emanaldia eginen litzateke. Denboraldi honetan, bi tailer eginen dira. Alde batetik, oroimen tailerra eginen da: ekainaren 2 eta 16an, ortzegunetan 16.00etatik 21.00etara Beralandetan espazio bat irekia izanen da, non jendeak garaiari buruz dakiena eta adierazi nahi duena ematera agertzeko modua izanen duen. Ekainaren 9an, ortzegunean, 19.00etan antzerki tailerra martxan jarriko da Beralandetan, arte adierazpenaren bidez garai urrun eta gertuko oroimenak landuz. - A.A.A.