Síguenos en redes sociales:

XXII. Dantzari Ttiki Eguna larunbatean

BERA - Gure Txokoa elkarteak, Udalaren eta Kultur Batzordearen laguntzaz hogeitabigarren urtez antolatutako Berako Dantzari Ttiki EgunA larunbatean eginen da. Berako dantzariek Añorgako Arkaitz, Lezoko Murixka eta Urretxuko Lurran dantza taldeak gonbidatu dituzte. 10.30ean dantzariak hiru ibilbidetan banatuko dira: Illekuetan, Burga plazan eta Agerran. 12.30an Altzaten talde guztiek jaialdia eskainiko dute.. 16.00etatik aitzinera musika Altzateko frontoian, Oharkabe taldearekin. - A.A.A.