Síguenos en redes sociales:

Herriko txokorik politenen bila dabiltza Arantzan

arantza - Herriko eta baserrietako txokorik politen eta hobekien zainduak saritzeko Udalak deitutako lehiaketara aurkezturiko argazkiak jende aitzinean egonen dira uztailaren 29ra bitarte Apezenea eta Dena dendetan eta Udalaren web orrian (www.arantza.eus). Nahi duenak gustukoa duen argazkia bozkatu ahal izanen du. Herritar bakoitzak bozka bat emateko aukera izanen du. Botoa Herriko Etxean eman behar da. Boto gehien biltzen dituztenentzat lehiaketa bakoitzean lehenbiziko eta bigarren sariak izanen dira: lehenbiziko saria bi lagunentzako zirkuitua Elgorriagako bainuetxean eta bigarrena bi lagunentzako afaria herriko jatetxe batean. Abuztu hasieran emanen dute sarituen berri. - A.A.A.