SUCESOS
Localizan el cuerpo de un hombre asesinado de una cuchillada en Etxabakoitz Norte
Animal Blues-en emanaldia Beran
bera. Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Kultur programaren baitan, Animas Blues talde nafarrak kontzertua eskaini zuen ortziral arratsean Kultur Etxean. Hasiera batean Herriko Etxeko Plazan egitekoa baldin bazen ere, eguraldiarengatik Kultur Etxeko aterpera eraman zuten. Jende aunitz bildu zen blues taldeak eskainitako emanaldi gustagarrian. Emanaldi honekin loturik, Lesakako Burdinaren Museora bisita gidatua ere eskaini zuten. Argazkia: utzitakoa