Síguenos en redes sociales:

Lesakako BTT ibilaldia iganderako prest dute

Bi ibilbide dituzte aukeran txirrindulariek, 42 eta 28 kilometrokoak

LESAKA - Aro berrian Beti Gazte elkarteak hamargarren aldiz antolatutako Lesakako mendi bizikleta ibilaldiak bi ibilbide eskainiko ditu aukeran igandean: 41 kilometro luze eta 2.000 metroko desnibela duena luzeena eta 28 kilometro luze eta 1.000 me-troko desnibelekoa laburrena (iaz baino luzexeagoa eta aldatua dagoena).

Igande goizeko 9etan abiatuko dira txirrindulariak eta 07.30etik 08.45era izanen dute izen emateko aukera. Igandean izena emanez gero, 20 euro ordaindu beharko dute federatuek eta 25 euro federatu gabekoek (egun horretarako asegurua barne). Aitzinetik www.kirolprobak.com webgunearen bitartez eginez gero, 13 eta 17 euro ordaindu beharko dituzte, hurrenez hurren. Beti Gazteko bazkide federatuek 10 euro ordaindu beharko dute eta federatu gabekoek 14 euro.

Beti Gazteko txirrindularitza ataleko Beñardo Iantzik aipatu duenez, “ikusiko dugu ibilbideak zein egoeratan dauden, egunotan euria egiten ari da, baina iganderako ona emana dute. Ea denok kontent bukatzen dugun, arazorik gabe”. - A.A.A.