Etxalar eta Sarak bat eginen dute igandean Lizarietan
Uso-ehizari buruzko hitzarmena berretsi eta bertze hainbat ekitaldi prest dituzte
etxalar - Etxalar eta Sarako herriak Lizarietako lepoan elkartuko dira uso ehizari buruzko hitzarmena berresteko. 10.00etatik 13.00etara Sarako Merkatua eta Etxalarko azokaren salmenta postuak izanen dira. Usoak Sarean erakusketa ere ikusgai izanen da, Sarako Ondarearen eskutik. Usazaleen paleta egite erakustaldi partehartzailea, haurrendako puzgarriak eta hamaiketakoa taloekin eskainiko dituzte. 10.30etik aitzinera Botaluze pilota partida.v11.30ean Usatitako makila (karrote) botatzeko Munduko III. txapelketa jokatuko da. Ondotik, nahi duenak paleta botatzeko aukera izanen du. 13.00etan Sarako dantzarien emanaldia. 14.00etan aretxe aragia bazkaltzeko Lizaietako zelaian, Fernando eta Beñat musikariek animatua. Bazkarira apuntatzeko epea gaur arte zabalik dago. Txartelak 22 eurotan salgai daude Etxalarren Lizaieta Bentan, Elutsan eta Herriko Ostatuan eta Saran Turismo Bulegoan eta Herriko Etxeko edantegian. Menuan entsalada, aretxe errea, gasna eta postrea izanen da, baita ogia, ardoa eta kafea, txanpaina eta likoreak. 17.30ean herri kirol saioa ere. - A.A.A.