bera - Berako I. Koadrilen arteko Goitibera lehiaketa egin dute larunbatean, Mitxinborda eta Matzada artean. Eguraldi euritsuari aurre eginez, goizean entrenamendu libreak egin zituzten. Bazkalondoan dortsal banaketa eta alkoholemia kontrolaren ondotik, goitibeheren jautsiera, hiru txandatan banatuak. Probaren ondotik, goitipoteobehera eginzuten herrian zehar, goitibehera guztiekin eta arratsean afaria (paellada) eta sari banaketa Iamotenean. Goitibehera bestak afalondoan ere segitu zuen. - A.A.A.
- Multimedia
- Servicios
- Participación