bera - Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Egunari begira, Berako Goldatz emakume talde feministak hainbat ekitaldi antolatu ditu azaroan. Lehenbizikoa, joan den larunbateko autodefentsa feminista ikastaroa izan zen. Larunbat honetan, sarea osatzen duten emakumeen batzarra eginen dute, kafe tertulia moduan, arratsaldeko 4.30ean Beralandetan eta ondotik, Irantzu Varelaren eskutik, Maitasun erromantikoa ezbaian hitzaldi irekia izanen dute, arratsaldeko 6etan leku berean. - A.A.A.
- Multimedia
- Servicios
- Participación