bera - Azaroaren 14an, astelehen arratsaldeko 6.30ean Beralandetan, Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Elkarteko burua den Jose Manuel Eciolaza medikuak Bizi Testamentu, heriotz duina eta Eutanasiaren inguruko solasaldia eskainiko du. Hitzaldi hau Bortzirietako Gizarte Zerbi-tzuen Mankomunitateak eta Lesakako Osasun Etxeak antolatu dute, Elkarrizan Lagun-tza emaile taldearen laguntzarekin. Sarrera libre izanen da. Hain zuzen, aste hauetan ber-tze hainbat ekitaldi ere antolatu ditu Elkarrizan taldeak, tartean, bai Lesakako Andra Mari Zahar Etxean, baita Berako San Jose Zahar Etxean ere musika eta dantza saioak izaten ari dira Murua eta Alvarezekin (Beran, hilaren 21ean, 17.00etan izanen da) eta laguntzaile taldearen ohiko ateraldiekin ere segitzen dute.

Mediazio saioak Urriaren 24tik azaroaren 3ra arte Compagnie des Vents et Marées Hendaiako antzerki konpainiak egonaldi bat izan du Berako kultur etxean. Egonaldi honen barrenean, hiru mediazio saio izan dituzte Berako San Jose zahar etxe eta Jubiloteka zerbitzuko lagunekin, memoria solasgai zutela. Aurrerantzean ere, antzeko mediazio saioak izanen ditu konpainia honek Euskal Herriko Hendaiako Mendi zolan espazioan eta Zizur nagusian, adin ezberdineko pertsonekin.

Ekimen hau Donostia 2016ko Mugalariak izeneko programaren barrenean dago. Programa honetan Euskadi, Nafarroa eta Akitaniako kultur espazioen eta konpainien arteko elkarrekintza sustatu nahi du. Nafarroakoak hiru ordezkari izan ditu: Atarrabia (Ados teatroa konpainiarekin) eta Zizur nagusia eta Bera, biak konpainia berarekin (Compagnie des Vents et Marées).

Sormen prozesu hauek guztiak eta bestelako esperientziak oinarri hartuta, konpainia memoriari buruzko Origenes izeneko antzezlana prestatzen ari da eta Iruñeko Gayarre antzokian estreinatuko du datorren urteko martxoan. - A. Arotzena