Síguenos en redes sociales:

Korrontzi Band-erako sarrerak salgai daude

Uztailaren 2an bertan behera gelditutako saioa azaroaren 19an

lesaka - Korrontzi Band kontzertua eskainiko dute azaroaren 19an frontoian Korrontzik eta Lesakako Musika Bandak. Bi emanaldi izanen dira, 19.00etan eta 22.00etan.Kontzertu hau uztailaren 2rako programatuta bazegoen ere, euria zela-eta bertan behera utzi zuten. Kontzertuko sarrera gorde dutenek berri batengatik aldatu beharko dute eta sarrerarik ez dutenek berri bat eros dezakete, 3 eurotan, Lesakako Telletxea, Xagu eta Legarran edo Berako Xugan. - A.A.A.