lesaka - Hirugarren aldiz ipuin lehiaketa antolatu du Beti Gazte elkarteak, Lesakako Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleei zuzendua. Hiru edizioetako parte-hartze handia izan da aurten eta ehun bat idazlan bildu dituzte eta horregatik, “bai Irain Eskola publikoko baita Tantirumairu ikastolako irakaslegoari lehiaketan izan duten konpromisoa” eskertu die Beti Gaztek eta saria eman diete bi ikastetxeei. Eskolaren izenean, Guraso elkarteko Jone Elgorriagak jaso zuen saria eta ikastolaren izenean, Maria Luisa Etxeberria zuzendariak.
Sariei dagokienez, 3. eta 4. Mailako ikasleak biltzen zituen A mailan, lehenbiziko saria Lorea Bertiz Aranburuk eskuratu du Espaziora banoa globoarekin idazlanarekin, bigarrena Leire Legasa Goiak Hiru neskak eta animaliak ipuinarekin eta hirugarrena Fermin Bertiz Arrietak, Sorgina ipuinarekin.
B mailan, (5. eta 6. mailak) lehen saria Naroa Garaiar Almandozek eskuratu zuen, Nire biziko etapa on bat ipuinarekin; bigarren saria Ibon Urrosolo Elgorriagak eskuratu zuen Ibon eta Iosu bixki siamesak idazlanarekin eta hirugarrena Garazi Ubiria Garmendiak, Mendian idazlanarekin.
Neska-mutikoek liburu ba-tzuk jaso zituzten sari bezala. Horretaz gainera, bertze liburu batzuk ere zozketatu zituzten urtarrilaren 13an egoitzan egindako sari banaketan izan ziren lehiaketako partehar-tzaileen artean. - A. Arotzena