lesaka - Endara auzoko San Anton baselizaren inguruan eginen dute aurten ere erromeria. Aitzinetik, larunbatean soinulariek kalejira eginen dute herrian eta igande goizean mezak izanen dira orduero (10.00, 11.00 eta 12.00), baita trikitixa doinuak, erroskila saltzaileak eta bertze hainbat kontu ere. Lesakatik eta inguruko herrietatik hurbiltzeko ohitura handia izaten da. Lesakatik, mendi ibilaldia antolatu du Beti Gazte elkarteak 08.00etan plazatik abiatuta eta Buruztanka Gaztetxeak ere ibilaldia antolatu du 09.00etan abiatuta eta gero bazkaria iznen dute. Arratsaldean dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean. - A.A.A.