bera - Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 30. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 19a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. Ohi bezala, parte hartzaileak lau mailatan banatu dituzte, bakoitza bere lanarekin eta sariekin. Bortzirietako bertso eskolak izendatuko du epaimahaia eta sariak hutsik utz ditzake, baita sari bereziak eman ere. Ekainaren 2an, ortziralarekin izanen da sari banaketa Berako Kultur Etxean 18:00etan. - A.A.A.