Síguenos en redes sociales:

Mugaz Gain Antzerki jaialdia prest dute Beran

Aste honetan, Bera, Oarsoaldea eta Frantziako ikasleak ariko dira taulan

BERA - Ortzegun honetan hasita Mugaz Gain an- tzerki jardunaldiak eginen dituzte Berako Kultur Etxean, Antzerki eta Eskola Elkarteak antolatu eta Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak lagunduta.

Oortzegunean, 11:00etan, Berako Toki Ona Institutuko DBH2ko ikasleek Egoerak taularatuko dute eta Oiartzungo gazte an- tzerki taldeko DBH1eko ikasleek Aspaldi herri batena. Arratsaldean, Be_rako Labiaga ikastolako DBH2ko ikasleek Gure Isidoro lana eskainiko dute eta Pasaia-Lezo Lizeoko DBH4ko ikasleek Odola malko bana.

Ortziralean, 13:15ean, Akitaniako Lescar-eko Jacques Monod Lizeoko Batxilergolo ikasleek El carrusel de los recuerdos antzeztuko dute.

Heldu den astean Berako antzezle ttikien txanda izanen da eta Ricardo Baroja eskola publikoko, Labiaga ikastolako eta Jesusen Bihotza ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek beraien lanak aurkeztuko dituzte. - A.A.A.