etxalar. Nafarroako hainbat xokotatik hurbildu ziren larunbatean akordeoilariak Etxalarrera, Nafarroako Soinularien Topaketa ospatzera. Eguraldi bikaina lagun, goizean herriko karrikak alaitu zituzten, gero Juan Jose Tomasena herriko soinujoleari omenaldia egin zitzaion, eta ia 130 lagunek bazkaria egin zuten frontoian. Ilunabar arte akordeoi doinuek herria alaitu zuten eta musika giro bikainean joan zen eguna. Argazkia: erran.eus