Síguenos en redes sociales:

Zirrikituetatik begira

Elena Etxegoyen

Parlamentarismoa. Edo formak hondoa direnean...

Parlamentarismoa. Edo formak hondoa direnean...Javier Bergasa

Egunak daramatzat nire artxiboen artean, alferrik, hizlaritzaren gainbeherari eta parlamentuko hizkerari buruzko iritzi-zutabe zahar bat aurkitu nahian; kasu honetan, erreflexioa Gorte Nagusietan finkaturik zegoen, baina, beharrezkoa izanez gero, edozein parlamentu-forora eraman genezake. Artikulua adigarria eta benetan interesgarria zen. Izan ziren legebiltzarkide istoriko edota ospetsuen eta, gaur egun eserleku berberetan eserita egonik -hautestontziek eman dieten zilegitasunarekin, jakina- formak eta gizalegea galdu dituztenen artean dagoen alde handia azpimarratzen zuen. Ari naiz hamarkadetan zehar haiek erakutsi zutela gupidagabe ager zitezkeela funtsean, beren argudioen eta mezu politikoren defentsan, eta, aldi berean, aurkariarekiko formetan eta jarreran adeitsuak izanik. Gaur egunean, holakoa, in crescendo ikaragarri eta etsigarri batean, ez da araua, salbuespena baizik. Egia esan, gauregungo parlamentarismoan, krispazioaren hizkera politikarenari gailentzen ari zaio oso-osorik: helburua ez da aurkaria konbentzitzea, umiliatzea baizik, eta bost axola iritzi publikoa; diskurtsoa ez da aldez aurretik lantzen, esaldi laburrak nagusitzen dira TikTok-rentzat soilik egokiak diren mezuekin; horrela, metaforak, aipuak eta ironia fina eta trebea, hitzaldia aberasten eta eztabaida baretzen zuten tresnak gisa, alboratzen ari dira, zera, hiperbolea eta iraina, berriz, finkatzen dira; kortesia parlamentaria deiturikoa oztopotzat hartzen da, eta hitzezko agresibitatea benetakotasuna- eta ausardiaren berme saltzen da, tamalgarria... Kontua ez da jokabide onak edo diskurtso edulkoratuak exijitze, konfrontazio politikoa zorrotza eta borrokalaria izan daiteke eta izan behar du. Baina gauza bat da datuekin eta arrazoiekin egitea eta beste bat irainera edo gezurrera jotzea.

Zorionez, batzuetan ozenen entzuten dena hitzaa eta ideien konfrontazioaz herritarren zerbitzura eskeintzen dutenen ahotsa da, bertan haien izateko eta politikan egoteko arrazoia eutsiz. Nire begirunea eta miresmena.